Zuetariko zenbaitzuk, zalantzak eta jakin-mina azaldu diguzue Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak kartel lehiaketaren inguruan. Hori dela eta, bi programa hauek 2009, 2010 eta 2011 urteetan izan zituzten irudiak erakutsi nahi dizkizuegu.

Kartelek, ikusten duzuen bezala, lelo bat proposatzen zuten aldiro, eta zuek gure lehiaketan parte hartzeko gauza bera egin behar duzue:  irudi bat eta lelo bat bidali. Hori bai,  irudia hutsik joan behar da eta leloa izen emate orrian azaldu behar da.

Eman buruari, eta proposatu irudi bat eta lelo apropos bat!