AZ Argibide zerbitzuak elkarteak, urteak daramatza Gizarte eta Kultur-animazioan lanean diharduten elkarteekin aholkularitza lanak egiten. Berriki, Galdames eta Italiako Cauto-Cacciano herrietako gazteen artean izan den Gazte trukean koordinazio lanetan aritu dira. Argibideko kide den Federico Steindlek eman dizkigu truke honen xehetasunak.

Zertan oinarritu zen Gazte Populum Est, Gazte trukea?

Galdamesko Udalarekin elkarlanean egindako egitasmoa izan zen, eta guk koordinazio lanak egin genituen. Truke honetan Galdamesko eta Italiako Cautano-Caccianoko gazteek parte hartu zuten. 7 eguneko egonaldia egin zuten, urriaren 30etik azaroaren 6a bitartean Galdamesko aterpetxean. Bertan egin genituen ekintza gehienak.

Zein leku ezagutzeko aukera izan zuten eta zeintzuk izan ziren trukearen helburuak?

Bisitaturiko lekuen artean apagarriak dira: Loizaga dorretxea, Enkarterrietako ogi labea, Bilbo hiria…

Gazte trukeak elkartasun balioak eta tolerantzia bultzatu ditu, gazteen arteko elkarbizitza indartuz. Horretako, nekazal eremuan kokatuta dauden bi herriek geografikoki dituzten antzekotasunak eta historia erabili ditugu ardatz gisa, Erromatarrek bi herrietan izan zuten eragina aintzat hartuz.

Zenbat gaztek parte hartu zuten eta zein adinetakoak?

17 eta 25 urte bitarteko28 gaztek parte hartu zuten.

Zeintzuk dira zuretzat bizipen honek izan dituen alor aipagarrienak?

Taldearen batasuna, ekimenerako gaitasuna, lanerako gogo eta motibazioa azpimarratuko nituzke. Izugarrizko talde majoa izan dira…

Zuen elkartean Gazteak Ekinean programako egitasmo gehiago ere antolatu dituzue. Zeintzuk?

Bai, programako ekintza ezberdinak garatzen ditugu. Galdames eta Alonsotegirekin truke ezberdinak egin ditugu. Era beran, ikastaroak ere eskaini ditugu, hala nola, Tools of Animation for Creative Actions Barakaldon, Congress on Quality Youth Information Mechelen, Appetiser Vienan eta Exploring Cultural Diversity Dublinen.