Goizean goiz, lehenengo Euskadi Irratian Boulevard (http://www.eitb.com/radio/radio-euskadi/) programan entrebista izan dugu, 22 egunetan zehar Gorka Zarate , Helena Soler, Martxel Makatzaga, Nuria Arroyo eta Oihana Corrales-ek Gazte-txartelari esker irabazi duten bidaiaren inguruko abentura eta berriak eman ditugu ezagutzera.

Horretarako, Asier Samaniego eta Maite Fraile bidelagun ari gara erreportari bezala. Oso ongi ari gara pasatzen, Europako kultura, jente eta bizimodu ezberdinak ari gara ezagutzen!

Elkarrizketaren ostean 12ak aldean Schomburg enparantzaruntz abiatu gara, Austriako Sissi enperatrizaren udako jauregiruntz. Bertan, Gazte-txartelarekin deskontua egiten zuten museoa ikusteko. Beranduago, teatroa, udaletxea, parlamentua, publizitatea eta psikologia lizentziaturak ikasten direneko unibertsitateak ikusi ditugu, harrigarria bezain ikusgarriak!

Arratsaldean, Botiba eliza ikusi dugu eta gero, Sandsity-ra abiatu gara. Danubio ertzean aurkitzen den hondartza artifiziala da. Bertan, egun daneko ibilaldiaren ostean deskantsatu eta zerbeza freskagarri batzuk hartu ditugu!

Asko gustatu zaigu Viena eta bihar goizeko 10:09-etan Budapest-era doan trena hartuko dugu. 3 orduko bidaia izango da eta lekuan abentura berriak igarotzeko desiatzen gaude!

Argazkiak Flickr-en eta bidaiako bideoak  YouTuben ikus ditzakezue!