Atzo Zagrebi agur esan genion eta gaueko 23.00etan Splitera abiatzen zen trena hartu genuen. Egunean zehar hiriburua zatitzen duten bi eremu ezagutu genituen, hiri altua eta hiri baxua. Josip Jelacic plazan herriko dantzena gozatu genuen, Tkalciceva , Radiceva eta Opaticka kalean paseatu genuen eta “zubi odoltsua” zeharkatu genuen beste batzuren artean. Bestalde, bazkal ordu egoki bat edukitzea erabaki genuen, Vienatik ez baikenuen ongi eta osasuntsu bazkaltzen eta egia esan, taldeko bidaiari guztiok izugarri eskertu genuen.

Treneko bidaia oso luzea egin zaigu, inork ez du ondo lo egin beroa eta treneko eserleku kaskar eta lo egiteko posturen zailtasunengatik. Goizeko 7,10etan iritsi gara Splitera eta harturiko apartamentura iritsi bezain laister, check in-a 14.00etan zela esan digute, beraz, goiza hurbilen geneukan hondartza batean igarotzea erabaki dugu, uretan bainu on bat hartuz.

Baina ez pentsatu eguzkipean etzanda soilik egon garenik; falta zaigun bidaiaren ibilbidea antolatzen aritu gara. Astelehen goizean Split-etik ondorengo hirietara abiatuko gara: Splitetik Rijekara ( gau bat igaroko dugu bertan), Rijekatik Ljublianara, segidan, gaueko tren bat hartuko dugu lekutik Veneziarutza, gero Milano, Ventimiglia eta 27an Nizara iritsiko gara. Hiri frantsesean bi gau egingo dugu lo eta ostirala 29an Hendaiara joango gara gure interrail bidaiari amaiera emango diogularik.

Azken ohar bat, bihar goizeko 10,30tan Euskadi Irratiko “ Amarauna ” programan entrebista txiki bat egingo digute! Beraz, egon adi!!

Zagreb-eko argazkiak Flickr-ean dituzue eta bideoa Youtuben!