Pragan egon gara egun bat gehiago eta hobeto ezagutu dugu Txekiar errepublikako hiriburua. Venzeslao plaza eta alde zaharra ezagutu dugu bertako plaza zaharra, udaletxea eta erloju astronomikoa. Azken hontara igo ginen eta gazte txartelarekin prezio erdira deskontua egin ziguten. Bolborako dorrea eta auzo judutarra bisitatu genuen baita. Lekuan, sinagoga ezberdinak ikusi ditugu, bat Europa zentraleko zaharrena zen. Hunkigarria izan zen bisita!!

Bisita turistikoa egin eta lehenengo trago batzuk hartzera joan ginen indarrak hartzeko eta beranduago Black Theatre-ra abiatu ginen Beatles-eko ikuskizun musikala ikusteko. Liverpool-eko taldearen biografia kontatu baino, 60. hamarkadako hippie mugimenduaren errepresentazioa zen antzerkia. Ikusteko oso polita, koloretsua eta entretenigarria!!

Gaur, goizeko 10:39tan Pragatik Vienarako trena hartu dugu, 5 ordu iraun du bidaiak baina merezi izan du. Arratsaldean Vienako museo, opera, teatro, eliza eta txoko ezberdinak ezagutu ditugu, hiri klasiko eta serioa da baina kulturaz eta historiaz josia.

YouTuben bidaiako bideoak dauzkazue eta argazkiak Flickr-n ikus ditzakezue beti bezala!