Pariseko azken egunean Notre Damme eta auzo latinarra bisitatu ondoren, gaur Pragara iritsi gara, Txekiar errepublikako hiriburura. Bidaia oso entrentigarri egon da, helmugara iristeko lau tren eta autobus bat hartu baititugu.

Goizeko 5etan jaiki gara, Pariseko albergea utzi dugu eta ekialdeko geltokira abiatu gara Gare De L´est-era hain zuzen. Bertan, lehenengo Strasburgorako trena hartu dugu, gero Offenburg, Frankfurt eta Nuremberg-era abiatzen ziren trenak eta azkenik, Pragarako autobusa. Guztira, ibilaldi guztiak 12 ordu iraun du, entretenigarria bezain nekagarria.

Dagoeneko, Pragako ostatuan gaude, oso ondo dago 3 komun eta 3 gela ditu. Oraintxe, 4 egun ondoren, bero jatea tokatzen zaigu eta laister Pragako gaua ezagutzera irtengo gara. 3 egun geratuko gara hemen, beraz, badakizue, Praga ezagutzea nahi baduzue egon adi blogeko berriei!!.

Pariseko azken argazkiak eta Pragakoak flicker-ean ikusiko duzue.