Goizean esnatu berri, interraileko bidaia antolatzen jarraitu genuen. Dagoeneko, Pragatik Vienara dihoan trena hartuta daukagu eta ondoren Vienatik Budapest-erako trenak ze ordutan dauden informatu ginen, ez genuen hartu trena baina bai ordea Budapest erdian kokaturik dagoen apartamentua.

Bazkal ondoren, Pragako kaleak ezagutzera irten ginen. Lehenengo, Petrin Park-era, bertara funikularrean igo ginen eta lekuko behatoki batetik Pragako hiriak daukan xarma zoragarria antzeman genuen. Ondoren, lekutik beherantz bideratu ginen Pragako gaztelu liluragarria, Loretta eliza eta urrezko kaleak ikusteko. Guztiek sorginkeria kutsu bat daukate, harrigarria da beraien arkitektura eta urrezko kalea,ipuineko kale bat dirudi. Bertan kolorezko etxe txiki asko daude eta horietako batean Franz Kafka idazlea bizi izan zen.

Arratsalde dena ibiltzen igaro ostean, Pragako erdigunera abiatu eta Karlos IV.aren zubia igaro ondoren, taberna batera joan ginen zerbeza freskagarri batzuk edateko irrikitan. Bertan afaldu eta segidan Pragako taberna ezberdinetara joan ginen trago batzuk hartzera.

Esperientzia bikaina izaten ari da, gure bizipenak beti bezala Flickr-ean ikus ditzakezue !!!