Atzo goizean azkar jaiki, gosaldu eta taldekide bakoitzak egin behar zuena antolatu genuen. Batzuk hostalean geratu ginen lanak egin eta beste hostal ekonomiko bat bilatzen (hoche geltoki ondoko gazteei zuzendutako aterpetxe bat aurkitu genuen) eta beste batzuk aldiz, Gare De L´est tren geltokira joan ziren Parisetik Pragara doan tren txartela hartzeko. Geltokian, Brigitte ticket saltzaile atsegin batek lagundu zien billeteak hartzen. Azkenean gure trena astelehen goizean, goizeko 6:41etan ateratzen da. Behin billetea harturik, hotelera itzuli ziren eta guztiok motxilak hartu eta aterpetxe berrira bideratu ginen 12etan.

Ondoren, supermerkatura joan ginen bazkaltzeko erosketak egitera. Aterpetxeko sukaldean bazkaldu eta Pariseko erdigunera abiatu ginen leku ezberdinak bisitatzeko asmoz (Louvre eta lekuko piramideak, Eiffel dorrea, Eliseoak). Tartean Adrian izeneko mutil katalan bat ezagutu genuen, slackline egiten zuena eta gure taldera batu zen.

Iluntzen ari zen eta Pariseko Eiffel dorrea argitu egin zuten eta bertara igotea erabaki genuen. 25 urte beherakoek 3,70 euro ordaindu genuen eta 25 urtetik gorakoek 4,70 euro. Eskailera mordoxka bat igo genituen baina merezi izan zuen Paris gauez ikustea zoragarria baita! izugarrizko bistak!

Ea gaurko egunean ze bizipen berri bizitzen ditugun….ahaztezinak seguraski!

Beti bezala argazkiak ikusi nahi badituzue gure Flickr eta YouTuben begiratu!