Goizean 8:30ak aldera Plitvice lakuetara abiatu gara. Zagrebeko ostatutik antolaturik zegoen autobusa hartu eta bi ordu eta erdira bertan geunden. Plitviceko lakuak Kroaziak dituen zortzi parke nazionaletako handiena da 249,82 km-rekin eta baita zaharrena ere, 1949.urtean izendatu baitzuten parke nazional bezala. UNESCO-ko munduko patrimonio naturalaren parte da eta karedun hidrografiaren errepresentazioa, bere ur jauzi ikusgarriekin.

Egun osoan zehar asko gozatu dugu parkeko, urjauzi, laku, natura eta animali guztiekin, hots ekosistema osoarekin. Ikusgarria da benetan, ur gardeneko laku eta berde bizia duten mendiz osaturiko paradisu honetan murgiltzea!! Beraz, tentazioari eutsi ezinik laku batetan bainatu gara! Zoragarria!

Bihar, Kroaziako hiriburuan azken eguna izanik eta orainarte gabez soilik ikusi dugunez, goizean goiz jaiki eta museo, Assumption-eko katedrala eta hiriko leku nabarmenenak bisitatuko ditugu.

Gaurko argazki zoragarriak Flickr-en ikus ditzakezue eta bideoa YouTuben