Ez, ez gaude Marsellan, post-eko tituluak nahasketa sortarazi dezakeen arren, Frantzian gaude, Nizan konkretuki.

Gure bidaiaren azken egunean hondartzara joateko aprobetxatu dugu eta bihar 12 orduko bidaiak itxaroten digu, Nizatik Hendaiara abiatzen den trena hartuko dugu, lehenago Bourdeosen tren-aldaketa egingo dugularik.

Goizean, bainua hartu dugu eta batzuek ekintza aeronautikoa egin dute ( paratxutea). Arratsaldean, hiriko leku garrantzitsuenak bisitatu ditugu ( akropolis-a, arte modernoko museoa, alde zaharra eta malekoia) eta eguna ondo bukatzeko afari on bat burutu dugu, janari ona eta ardo frantsesarekin.

Bihar, itzulerari ekingo diogu bidaiari amaiera emango diogularik, espero dugu guri jarraitzen guk bidaiarekin gozatu dugun bezalaxe disfrutatu duzuela.Bidaiaren esperientzia txar eta onak batzen dituen azken post bat izango duzue.

Bitartean Flickr-en argazkiak ikus ditzakezue!.