Gaur Budapest hobeto ezagutu dugu, oso hiri polita. Danubio erreka alboetan bi zonalde nagusi bereizten dira, Buda eskumaldean eta Pest ezkerraldean. Pest zonaldean ibili gara bueltaka; lehenengo Vaci Utca zeharkatu dugu, lekuan erropa eta bitxikeria denda asko zeuden. Ondoren, Andrássy kaletik barrena murgildu gara, Sacir opera bisitatu dugu eta baita San Esteban eliza, oso arkitektura polita eta deigarrikoa.

Arratsalde polita egin du Hungariako hiriburuan ibiltzeko eta hiria gehiago ezagutzeko asmoarekin, Oktogon plazara abiatu gara, gero “Heroien plaza”  ikusi dugu eta 122 hektareako zabalera daukan Városlige parkean bukatu dugu azkenik. Izugarrizko parke polita da, laku ugari eta belardi zabalak ditu eta 1896tik 1908ra eraiki zen Vagdahunyad gaztelua ikusi dugu! Zoragarria!

Egun dena ibiltzen igaro ondoren eta bidaiatzen daramagun 11 egunetako nekea baztertzeko, Széchenyi bainuetxera joan gara lasaitzeko jomugarekin. Eta hala izan da! bertako uretan guztiz erlaxatu gara! egun bikaina gaurkoa baita!

Argazkiak Flickr-en eta bideoa YouTuben ikus ditzakezue!!