Astebukaera euritsu bat izan ondoren, atzo Split atzean utzi eta itzulerako bidaia hasi genuen; Rijekara iritsi gara, itsaso Adriatikoaren portu garrantzitsuena daukan hirira hain zuzen. Lekua ezagutzeko, denbora gutxi izan arren, Korzo kalea, bertako erlojuaren dorrea, Asuntzion eta San Nicholaseko eliza eta Ivan Klober plaza ezagutu ditugu. Bestalde egin digun eguraldi ona aprobetxatzeko, hiritik gertu zegoen kala batetara abiatu gara ur bainu bat hartzera.

Rijekatik 20:30tan irtetzen gara, zenbait tren hartuko ditugu gaurko gaua eta biharko egunean zehar. Lehena Ljublianara abiatzen dena, bihar 16:00tarako Niza hiri frantsesean izateko (arratsaldean bertan izango gara, dena ongi irtetzen bada, hots trenik ez badugu galtzen). Itzulerak lehenengo geltokia Ljublianan izango du, ondoren, Venezia, Milano, Ventimiglia eta azkenik Nizan. Bidaian zehar, orainarte luzeena gertatuko zaigun tren bidaiari buruzko bideo bat egingo dugu.

Bitartean, argazki berriak dituzue Flickr-en!

Oharra: Euskadi Irratiko Amarauna programan egin ziguten elkarrizketaren link-a atxikitzen dizuegu eta 31an bidaiari buruzko elkarrizketa sakonagoa egingo digutela informatzen dizuegu.