Atzo uztailak 8, interraileko bidaia hasi zen. Azkenean, zazpi bidaiari izango gara, partaide baten azkenengo bajaren ondorioz.

Uliako aterpetxean prentsaurrekoa egin genuen ( oso ongi prestatuta zegoena), Hendaiara abiatu ginen 14:00 etan Parisera zihoan AHT-a hartzeko. Burdeosen 20 minutu itxaron eta trasbordoa egin genuen Parisera iristeko. Arratsaldeko 8.20an Montpellier geltokira iritsi ginen eta bertatik Gare De L´est geltokira bideratu ginen Berlineko trena hartzeko. Hemen, zoritxarrez, plana aldatzen hasi zen…

Treneko bileteen takilan, takileroko gizon “atseginak” ez gaur ( atzogatik) eta ez bihar (gaurgatik) Berlinera abiatzen ziren tren bat ere ez zegoela informatu zigun. Beraz, treneko geltokian lo egin ez zela jakitean, lekutik irten eta hostal edo hotel baten bila hasi ginen. Kalitate ezberdineko 10 hotel zein hostal ezberdinetan lekua zegoen ala ez galdetu genuen, berandu egiten ari zitzaigula konturatzean parke batean lo egitea pentsatu genuen baina azkenean Moulin Rougee-tik gertu dagoen prezio garestiko hotel bat aurkitu genuen. Eskerrak!! ondoren izugarrizko euri zaparrada hasi baitzen!! Gauean kaletik bueltatxo txiki bat egin genuen eta egun nekagarriaren ostean, 1etan hotelera deskantsatzera joan ginen.

Ea gaurko egunean zelako abenturak eta bizipenak bizitzen ditugu…guztia kontatuko dizuegu!!

Argazkiak flickerrean ikus ditzakezue.