Europara joateko eguna gerturatzen ari da eta ekainak 25, larunbatean, Gasteizen bildu ginen azken prestaketak egiteko! Donostiako lehen bilgunearen ondoren, bilera honetan giro lasaiagoa antzeman zen, poliki-poliki elkar ezagutzen ari gara eta gure artean konfiantza hartzen.

Goizean zehar, bidaiari buruz geneukan zenbait zalantzen inguruan hitz egin genuen    (ibilbidea, eraman beharreko erropa eta materiala, dokumentazioa…) eta hiri ezberdinetako informazioa bilatzeko lana banatu ginen, horrela, bakoitzak hiri bakoitzean gidari bezala jokatuko du.

Egiten zuen denbora ona aprobetxatzeko, bilera Gasteizeko parte zaharrean amaitu genuen  zerbeza eta pintxo batzuk hartuz. Musika eta poteo giro onean!!

Gazteaukerako interrail-a martxan jartzeko prest dago!!

Guztiaren berri blog honetan, argazkiak flickr-en, bideoak Youtuben eta nobedadeak Gazteaukeraren facebook, twitter eta tuentian izango dituzue!!