Jorge Saez Martinez Kaebnai elkarteko koordinatzailea da. Irabazi asmorik gabeko kultur elkarte honek kultur arteko ekintzan oinarrituriko proiektuak garatzen ditu. 2011 urte osoan zehar, Gazteen Mugikortasuna Nazioartean oinarri duten ikastaro monografikoak antolatuko dituzte. Berarekin mintzatu gara elkarteaz eta baita Europan gazteek egin ditzaketen programez ere.

Noiz sortu zenuten Kaebnai elkartea eta zein helbururekin?

2005ena sortu genuen elkartea, kultur arteko sentsibilizazioan, bitartekaritzan eta formakuntzan lanean aritzeko asmoekin. Gure elkartearen helburua kultur arteko hezkuntza lantzea da, alor formal eta ez formalean. Alor ez formalean batez ere gazteen nazioarteko mugikortasunari loturiko programak  lantzen ditugu.

Zeintzuk dira  elkartetik lantzen dituzuen programak?

Guztira 13 programa lantzen ditugu. Lan alorrak honako hauek dira.

Zuen elkarteak Europako informazio banatzaile egiten duen Eurodesk agiria du, zer esan nahi du kategoria honek?

Eurodesk Europar programen berri emateko informazio zerbitzu bat da, gazteei zein gazteekin lan egiten duten eragileei zuzenduriko zerbitzua. Gazteak Europar programetan parte har dezaten, ikasketak eta formakuntzan oinarrituriko edukiak eskaintzen ditu atari honek.
Eurodesken bidez, Europar Batzordetik, zein bestelako erakundeetatik datorren informazioaren berri zuzenean jaso dezakegu. Era beran, europan bazkide diren herri ezberdinetatik bidaltzen duten informazioa ere badago.

Gazteen Nazioarteko Mugikortasunean oinarritzen diren hainbat ikastaro egoteko asmoa duzue aurten. Zein eratako ikastaroak dira eta nori zuzenduak daude?

Ikastaro hauek Gazteak Ekinean programaren baitan daude, eta gazteekin lan egiten duten eragileei zuzenduak daude, hala nola, teknikariei, gazte informadoreei, gazte elkarteetako arduradunei, aisialdiko taldeei zein gaztelekuetako arduradunei, besteak beste. Helburua programok ezagutaraztea eta ondoren informadoreek gazteen artean informazioa banatzea da.

Zer diote Gazte trukeetan, Proiektuetan eta Europar Boluntariotza programetan parte hartu duten gazteek ?

Oso esperientzia aberasgarria izaten dute oro har, programa hauetan parte hartzen duten gazteek. Beraien ezagutzak areagotzeaz gain, norbere ahalmenak indartzeko baliagarri direlako. Horretaz gain, testuinguru ireki batean lan egiteko aukera ematen dute, proiektu zabaletan, mundu osoko jendea ezagutuz eta harreman berriak indartuz. Gazteentzako programa hauek diru laguntza ugari jasotzen dituzte eta parte hartzeko nahikoa da denbora eta gogoa izatea.