Leire Alvarez bilbotarra izan da Gazteaukerako buletin digitalaren zozketan 32 Gb-tako iPada irabazi duen laguna.

Ikus-entzunezko ikasketak bukatzear da ikasturte honetan, eta udaran, Bilboko aldizkari batean praktikak egiteko asmoa du.

Duela lau urte Burgosko auzolandegi batean egon zen eta ordutik jarraitzen ditu Gazteaukerako buletina eta sare sozialak. iPadak dituen aukeren inguruan informatzen egon da saria egokitu zitzaiola jakin zuenetik eta probetxua aterako diola esan digu.

Zorionak Leire!