barria2011Itziar Irazabalek urteak daramatza Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen antolakuntza eta koordinazio lanetan.

Lankidetza programetan eskarmentu handia du eta berarekin mintzatu nahi izan dugu programa honen ibilbidea gertutik ezagutzeko.

Nola definituko zenuke zure burua eta zure papera Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programan?

Nire lana programaren barruan, gazteekin eta erakundeekin harremana izatea da, eta batik bat gazteek kanpoan dagozenean eurekin harremanetan izatea, jakiteko nola doan esperientzia, arazorik balego eta abar…

Noiztik parte hartzen duzu programa honetan eta zerk bultzatuta sartu zinen lankidetza munduan?

Ni partaide bezala hasi nintzen 95an, gero selekzio batzordean egon nintzen urte batzuk eta azken urteotan lanean. Kooperazio mundura bultzatu ninduena zehatz-mehatz ez dakit, baina gaztetatik egon izan naiz boluntario bezala elkarteetan eta hortik hasi nintzen lankidetza munduan.

Zer nolako aldaketak bizi izan ditu programak bere ibilbidean zehar? (Parte hartzaile kopurua, tokiak, zereginak, konpromisoak…)

Azken urteotan iraupena berdina du programak hiruhilabetekoa, tokiak antzerakoak, zereginak hegoaldeko erakundeek gauza zehatzagoak eskatzen dituzte eta konpromisoak antzekoak dira baita ere.

Aldaketarik ikusten duzu duela urte batzuetako gazte kooperanteen eta egungoen artean? Zeintzuk?

Gazteak aldatzen doaz eta horren arabera programan parte hartzen dutenak, lehen gazte gehiago hurbiltzen ziren boluntarioak zirelako astialdiko taldeetan edo eliz taldeetan eta orain ez, lehen gehienentzat lehen bidai luzea izaten zan eta orain jendea gehiago mugitzen da.

Nolako aukerak eskaintzen dizkio gazte bati esperientzia honek? Zerk egiten du horren berezia?

Azkenean bere egunerokotasunatik ateratzen da gaztea, beste errealitate bat ezagutzen du, beste kultura bat, eta egia esan laguntzen die eurek hemen dituzten gauzak baloratzen.

Harreman aberasgarri ugari egingo zenituen urteetan zehar gazte kooperanteekin. Aipatuko zenituzke anekdota edo xehetasun interesgarri batzuk?

Asko dira, onak eta ez hain onak, baina bat aipatzekotan, gazte bat agertu zen aireportuan pasaporte gabe, txerto kartilarekin pentsatzen pasaportea zela. Aireportuan gelditu zen bidaiatu gabe, pasaporte barria egin arte.

Nolako balorazioa egiten duzue antolaketa lanetan zabiltzatenok eta kooperanteek programaren inguruan?

Oso aberasgarri bezala, sensibilizazio programa oso ona da, eta gazte askok programa honen bidez euren bide profesionala lankidetza mundura bideratzen dute, eta beste batzuk seguru aski euren lanetan pertsona solidariagoak eta zuzenagoak izango dira.