team.jpg

Lander Amorrortuk aparejadore ikasketak amaitu ostean lanari ekin zion. Bere lan sektorean lana bai baina aukera faltak direla medio asko aldatu dela lan egiteko eraaitortzen digu. Bere premisetako bat beti izan da ” krisi garaia aukera garaia dela” eta 2008tik gazte ekintzaile eta berritzaile gisa deskribatzen dute ezagutzen dutenek.

Hiru enpresa sortu ditu dagoeneko eta oraindik bide luzea duela egiteko dio. Lander, beste zenbait gazte bezala Team Academy Euskadi zentroan ikasitakoa da eta bertan izandako bizipenek zein ondorio izan duten beragan azaldu digu.

lander

Zertan datza Team Academy Euskadi programak? Nolako trebakuntza eskaintzen du?

Nire uste apalean bestelako Masterrekin zerikusirik ez duen ikasteko era bat da bertan eskaintzen dena; aukeraz beterikoa. Zure ahalmen eta akatsak zeintzuk diren erakusten dizkizute eta nola lan egin dezakezun hobetzen jarraitzeko. Zaila den arren norberangan dago aldatzeko pausuak ematea.

Nire kasuan, aparejadore lanak derrigorrean eskatzen du birziklatzea; legeak, ezagutzak teknikoak, lan egiteko erak etab. etengabe aldatzen dira eta beharrezkoa da etengabe trebatzen aritzea, atzean gelditu nahi ez baduzu.

Energia berriztagarrietan Masterra, Laneko Segurtasun eta Prebentzio Alorreko Goi mailako Teknikari Masterra, Segurtasun alorreko Unibertsitate Masterra, Bizkaiko COAAT-en eginiko zenbait trebakuntza… eta ondoren Eraikinetako Ingeniari. Ikasketa guzti hauek ondo daude sektorean espezializatu nahi baduzu eta ondoren ordainpeko lan batean aritzeko.

Baina zein prestakuntzak erakusten dizu benetan lan egiten, lanari beldurra galtzen eta espero gabeko negozio bideak aurkitzen? Nik ildo honetan trebakuntza eskaintzen diharduen eskola bakarra Team Academy dela esango nuke, eta darabilten metodologia, benetan miresgarria da.

Nola sartu zinen Team Academy Euskadiko Leadership Adventure programan? Zerk motibatu zintuen?

Behargintzako hitzaldi batean izan nuen Team Academy Euskadiren berri lehendabizikoz. Garai hartan ez nekien ekintzailetasuna zer zen ere. Nik hirigintza alorrean lan egiten nuen eta 8 urtetako eskarmentua nuen mundu hartan. 28 urterekin nire coach-ari ipurtarina nintzela esaten nion, ekintzaile hitzak ez zuen esanahirik niretzat.

Zer nolako esperientzia izan duzu eta zeintzuk dira zuretzat alde aipagarrienak?

Nire bizipenak errepikaezinak izan dira! Eta Team Academy Euskaditik pasa diren guztiek gauza bera pentsatuko dutelakoan nago. Momentu honetan ezingo nuke laburbildu zeintzuk izan diren trebakuntzaren alderdi interesgarrienak, baina emaitzak begi-bistakoak dira. Aparejadore gisa lan egiten dut, Lan segurtasunaren inguruko enpresa bat s ortu dut,Errealitate Birtualeko beste bat (lau langile dituena) eta laster Heidelbergera joatekotan gara “10th Heidelberg Innovation Forum”-era, gure lana aurkeztera. Era beran, paperik gabe lan egingo duen enpresa bat sortzen nabil; hitzaldiak eman ditut, baita bestelako ikastaroak ere.

Euskadiko Team Academy-k esperimentatzeko, ikasteko eta zure lidergo-gaitasuna garatzeko esparru irekia eskaintzen dizu, enpresa berritzaileak abian jartzeko gai izango diren talde ekintzaileak sortzeko helburuekin.

Lidergo-gaitasuna, garatzeko esparru irekia, berrikuntza, marketing-a, bezeroekin harremanak, enpresa estrategia…etab. Benetan posible al da konpetentzia hauek garatzea Team Academy Euskadin egiten diren proiektuen bidez? Zein da lan egiteko era?

Lan egiteko era azaltzea erraza da baina ez da horren erraza praktikan jartzea. Team Academy Euskadiren leloa honako honakoa da : “learn by doing” hau da, egiten ikasi. Beraien metodologia erabili ezkero ez dago mugarik eta posible da gustuko duzun ametsari etekin ekonomikoa ateratzea.

Zenbat jende dago egun nahi duena egiten eta gainera horretatik bizitzen? Argi dago ez dela nahikoa ikastaroetan izena ematearekin, ikasitakoa praktikan jarri behar da.

Trebakuntza amaitu ostean zure ideiak garatzeko eta proiektuak martxan jartzeko aukera izan duzu? Esaiguzu momentu honetan zein egitasmotan zabiltzan.

Oraindik gogoan dut ikasketa programan ginenean, programa bera gure erakusleihorik onena zela esaten nuela. Denborarekin norberak bere erakusleihoa sortzen ikasten duela ohartu naiz trebakuntza honi esker. Duela egun batzuk Madrilgo enpresa batek deitu ninduen nire bloga irakurri ostean, Estatu mailako proiektu batean lanean aritzeko eskaria luzatuz. Gure enpresak eskaintzen duen talde dinamiken, coaching-aren eta busines games-en inguruko tekniken beharra zuten.

Giza-sareen zale amorratua naiz, twitter, linkedin, blogak web orriak etb. Oro har, Gure trebakuntza enpresak merkatuan leku egokia topatzea eta errealitate birtualaren inguruan sortu digu beste proiektuak ere aurrera egitea espero dugu etorkizunean.

Zer gehiago eska dezaket?