Kultura bonua dela medio aurten Kultura Sailetik egitasmo berri bat jarri dute abian, Kultura Bonua Spot Lehiaketa alegia. eitb.com eta Kulturklik atariek sustaturiko ekimen honek Kultura Bonuak izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak erakustea izan du helburu, eta orotara era ezberdineko 37 proposamen jaso dituzte. Honako bideoak jaso dituzte sari nagusiak.

Joseba Sanz bilbotarrak egindako “El Truco” bideoak irabazi du Kultura Bonua Spot Lehiaketako lehen saria eta 3000 euro eskuratu ditu.

Bigarren saria (2.000 euro) Imanol Ituiñoren “A partir de 25 sólo disfrutas spotari eman dio epaimahaiak.

Publikoaren saria (1.000 euro) Abel Isasiren “¡A ver si te enteras!” lanarentzat izan da.