Maite Goñi

Euskal filologian eta Ingeles filologian lizentziatua, Ordiziako Jakintza ikastolan euskara eta literatura irakasle eta Mondragon unibertsitatean IKT alorrean aholkulari pedagogikoa da egun, besteak beste, Maite Goñi.

Internet munduan aski ezaguna @euskaljakintza ezizenez, bere ekarpen eta jario ugariakdirela medio, sarean (on-line) aritzeaz gain, egunerokotasunean ( off-line) hitzaldi, jardunaldi zein bestelako IKT munduko bilgune ezberdinetan aurki dezakegu.

“Gaurko hitza” egitasmoak egunero hitz berri bat proposatuz gure hiztegia aberasteko aukera ematen dugu eta jadanik bere bigarren urteurrena bete du sarean.
Baina Maitek beste egitasmo berriago bat ere plazaratu du; “Hitzapasa” delakoa.Pasapalabra jokoaren euskarazko on-line bertsio honi esker, gure jakintzak neurtu eta hizkuntza ere landu dezakegu, ondo pasatzen dugun bitartean.

Guk ere joko bat proposatuko diogu Maiteri. Hitzapasa jokoan bezala erantzuna hitz batean eman beharko digu, baina kasu honetan, erantzunak ematerako orduan ez dio alfabetoari kasurik egin beharko. Jokoak-joko, Maitek arauak aldatu dizkigu (edukiak aberastu asmoz) gure joko proposamenean eta erantzunak ez dizkigu hitz bakarrean igorri.Enbidoa, teknologia berriak gaiarekin luzatu diogu:

Egunero bistatzen duzun web orri bat: Sustatu

iPhone edo Android telefonoa? iPhonandroid (ez da existitzen, baina bien arteko uztarketa ondo legoke…)

Non sortu zuten Internet? Estatu Batuetan. Hango hiru unibertsitatek haien artean izandako konexio batekin zerikusia izan zuen, antza denez.

Nola du izena Tuentiren sortzaileak? Zaryn Dentzel (kasualitatez, iaz aurkeztu nuenNonick 2010ean bera ezagutu, berarekin hitz egin eta buruan txapela jartzeko ere aukera izan nuen)

Zer esan nahi du wiki hitzak? Azkar. Beti kontatzen dut nire ikastaroetan: hawaiierazko hitza da “wiki wiki” eta “azkar” editatu, idatzi eta alda daitekeen gune bat delako datorkio izen hori.

Nork sortu zuen wikipedia? Jimmy Wales (azkenaldian bere aurpegia oso ezaguna egin zaigu, Wikipedian sartzean, bere argazki bat azaltzen zelako, Wikipedia laguntzeko eskatuz)

Zer da rss-a? Really Simple Syndication edo errazago esateko edukien sindikazioa. Hitz batean esateko: sindikazio edo harpidetza. Egun ez goaz informazioaren atzetik, badugu modua edukietara harpidetza egiteko eta eduki horiek guregana helarazteko.

Zertarako balio du twitterrek? Ezinezkoa hitz bakar batean adieraztea: ideiak zabaltzeko, komunikatzeko, eragiteko, elkarrekin aritzeko, informatuta egoteko, partekatzeko, laguntasuna eta elkartasuna adierazteko, ideak sintetizatzeko… Azken finean, hitzez eta multimedia baliabideez egin daitekeen edozer egiteko, hori bai, tweet bakoitzak 140 karakterreko muga du.

Nola idazten da irribarrea laburtuta Interneteko hizkuntzan? ;-) (ez dut nire bizitza osoan hainbeste irribarre banatu Interneten hasi nintzenetik baino)

Maiuskulaz idazteak zer esan nahi ohi du Interneten? Oihu egitea (ez dago oso ondo ikusia…)

E-posta ala emaila? Posta elektroniko ;-) (hizkuntza bizirik dagoela erakusten digun adibide polita. Ondo legoke, dena den, hausnarketa egin eta sortzen ari den terminologia berria lehenbailehen hiztegiratzea)

Zer da Hashtag bat? Etiketa bat (gako-hitz bat datu edo eduki bat deskribatzen duena). Eduki bat ondo etiketatuta badago, askoz ere errazago bilatu ahal izango dugu Interneten.

Community manager baten eginkizuna zein da? Asko, baina hitz gutxitan esateko erabiltzaile komunitate bat (enpresa bat, marka bat…) sortu, kudeatu eta dinamizatzea.

Ezinbesteko web orri bat zuretzat: Helburu eta unearen baitan da orri bat ezinbesteko niretzat. Zein zentzutan? Lanerako? Bilaketa bat egiteko? Hitz egiteko? Zerbait adierazteko? Informatuta egoteko?

Facebook ala twitter? Bakoitzak bere eginkizuna du eta, biak oso ezberdinak direnez, ez ditut alderatuko; halere, Twitter interesgarriagoa iruditzen zait.