Donostiak egunotan zinema munduko aktore, zinemagile, produktore zein bisitari ugari biltzen ditu. Ez da harritzekoa, Zinemaldiak bere 58.edizioa ospatzen du aurtengoan eta astebetez bertoko zein nazioarteko film eder ugari ikusteko aukera dago Donostiako aretoetan. Jaialdiak publiko guztientzako sailak eskaintzen ditu: Sail ofiziala, Zabaltegi, Horizontes Latinos, Made in Spain, Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama, Zinemarik handiena txikienentzat eta abar.

Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama da gehienbat euskaldunek ekoitziriko edo euskaldunek eginiko zinemari Donostia Zinemaldian presentzia handiagoa ematen dion atalaren izena eta urteko uztaren emaitza nabarmenen artean aukeraturiko filmak biltzen dituena.

Bestalde, urtero ematen den Donostia Saria Julia Robertsek eraman du aurtengoan, bere karrera profesionalean egindako lanarengatik. Bera da zinemaldiko izar nagusia eta irribarretsu jaso zuen Javier Barnek eman zion saria. Elkarrekin Jan, errezatu, maitatu film estatubatuarra aurkeztu zuten Zinemaldian.

Irailaren 25era bitartean egongo da zer ikusi Gipuzkoako hiriburuan eta txartelak aretoetako txarteldegian erosteaz gain on line ere lortu daitezke. Gazte-txarteldunek gaineraabantaila politak dituzte Zinemaldirako.