Musika gustuko dugunontzat udak aukera aparta eskaintzen digu musika jaialdiez gozatzeko.

Aurtengoan Getxo izango da motorra pizten lehena.Blues doinuak ekainaren 18tik 20ra bitartean helduko dira Algortako, Biotz Alai plazara. Eric Sardinas & Big Motor eta Raimundo Amador, Bettye LaVette eta beste artista handiak izango dira bertan. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

Gasteizek hartuko dio lekukoa Getxori Azkena Rock Festival Jaialdia lagun. Indarrik badugu behitzat ekainaren 24, 25 eta 26 izango da musikaz gozatzeko aukera Gasteizen. Kartelburuak, Kiss, Bob Dylan eta Gov´t Mule Airbourne izango dira. Hiru eguneko bonuak 90 euro (gehi gastuak) balio ditu eta egun bakarrekoak 35 euro ostegunean, eta 48 euro ostiral eta larunbatean.

Uztaileren 8, 9 eta 10ean ospatuko den Bilbao BBK Live JaialdiakRammstein, Pearl Jam edo Faith no more bezalako talde potoloak ekarriko ditu. Kobetamendiko zelaietako 3 eguneko bonuak, 110 euroko prezioa du eta egun bakarreko sarrerek 50 euro balio dute.

Ondoren, Gasteizera jausi egin dezakegu uztailaren 11etik 17ra bitartean ospatuko denVitoria-Gasteiz Jazz Jaialdiaz gozatzeko. Paco de Lucia, Diane Rives, Freedom Band eta beste hainbat artistek kontzertu paregabeak emango dituzte hiriko hainbat aretotan. Banakako sarrerak 12 eta 30 euro artean dabiltza eta abonuak 55 eta 108 euro artean.

Gasteiz utzi eta Donostiara joko dugu azkenik, Heineken Jazzaldiari lekua egiteko.Uztailaren 21etik 25era bitartean egingo den jaialdi honetan, Patti Smith, Elvis Costello edo Kris Kristofferson bezalako musikariek dagoeneko baiezatu dute bertan izango direla.Doako kontzertuak Groseko hondartzan egingo dira eta bonuak 40 eta 105 euro artean balio dute.

Zein jaialditara joateko asmoa duzu? Kontaiguzu zein den zure aurtengo plana!