world kafe

Parte-hartze handiko saio ugariren ostean, World Kafe Gazteak azken txanpari ekingo dioDonostiako UPV/ EHUko Zuzenbide Fakultatean eta Mondargon Unibertsitatean egingo diren saioekin. Apirilaren 28an eta 29an izango dira saio hauek.

World Kafe Gaztea!-ren helburua euskal gazteriak nahi duen etorkizunaren gainean hausnartzea eta eszenatoki berri horretara heltzeko egin behar diren urratsak identifikatzea da. Hausnarketa hauek Gazteriaren Euskal Legean eta III. Gazte Planean kontutan hartuko dira.

World Kafe Gaztea! etorkizuna amesteko aukera da, gazte guztien artean euskal gazteriari erakundeetatik zuzendutako ekimen-proposamenak definitzeko: Nolakoa imajinatzen duzue ikasleok zuen etorkizuna? Non ikusten duzue zuen burua hemendik bost urtera? Zeintzuk dira zuen premiak? Zer uste duzue beharko litzatekeela nahi duzuen egoerara heltzeko?..

Ez da beharrezkoa izen-ematea!

18 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara eta etorkizuneko planetan erabaki nahi baduzuetor zaitez:

Apirilak 28an, 12:00etatik 15:00ak bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Ibaeta Kampusa(Donostia), Ignazio Maria Barriola gelaren azpialdean, kafetegiaren alboan.

Apirilaren 29an, 11:00etatik 14:00ak bitartean Arrasateko Mondragon Unibertsitatearen eskutik, Polikiroldegian egingo da saioa.