Apirilak 17 larunbata Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatuko da. Ekimen honen helburua Europa osoan Gazteentzako Informazio Zerbitzuen existentziaren berri ematea da.

Europako Informazio eta Aholkularitza agentziak(ERYCA) jarririko leloa “FEEL FREE TO ASK” edo “BOTA ZURE GALDERA” da aurtengoan.

Gazte informazio bulegoetan ekintza ugari antolatuko dituzte egun hau ospatzeko. Barakaldon esaterako, gazte informazio bulegoa birzabalduko dute eta batukada-kalejira, DJ saiodun lunch-a eta Net-book baten zozketa egingo dituzte. Donostiako “Mari” gazte informazio bulegoak bestalde, jardunaldi irekia antolatuko du. Bertan gazteek interesa duten gaien inguruko galderak egiteko aukera izango dutelarik.

Eta bada gehiago! Bulego bakoitzean ekintza ugari izango dira egunean zehar.