logoak

Uda partean libreago izaten gara eta aisialdirako eta ekimen solidarioetan parte hartzeko denbora gehiago izaten dugu, oro har. Horregatik, boluntarioei eskainiriko ekintza eta programak ugariak izaten dira sasoi honetan. Baina urte osoan boluntariotza proiektuak kudeatzen diharduten erakundeak badirela ba al zenekien?

EAEn hiru boluntario agentzia nagusi daude, lurralde historiko bakoitzeko bat: ERDU, Bolunta eta Gizalde.

ERDUkArabako elkarteei eta hiritarrei ematen die zerbitzua. Gasteizen du bulegoa eta baliabideak, aholkularitza eta informazioa eskaintzen die, boluntario talde zein interesa duen orori. Facebook sare sozialean bere orria ere badu.

bategin.jpg
Boluntak, Bizkaian lan egiten du. Zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen die irabazi asmorik gabe lan egiten duten erakundeei eta boluntario bezala lanean hasi behar diren pertsonei. Udako boluntariotza eskaintza era argian plazaratzeko, Bateginweb orria zabaldu dute. Bertan aurki ditzakezu programa ezberdinetako lotura eta argibideak. Gainera, facebookera ere salto egin dute.

Gizaldek bestalde, Gipuzkoako boluntario eta taldeekin lan egiten du. Agentzia honek, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, informazioa, aholkularitza, errekurtsoak eta gizarte ekintzen artean bitarteko lana.

Emazu pausoa eta gertura zaitez beraien bulego birtual zein fisikoetara!