Ze harreman izan dezakete Galiziak, Euskadik eta Bosnia-Herzegovinak? Galdetu diezaiotela Sara Rey (24 urte) gazteari: galiziarra da (Xoven jaiotakoa) eta, Euskadiko Inter Europa Euskadi bidalketa elkartearen bitartez, Mostarren (Bosnia-Herzegovina) dago Europako Boluntario Zerbitzuan parte hartzen. “Halakoa da Internet”, diosku. Hilabete bakarrik daroa oraindik eta, dagoeneko, liluratuta dago bere proiektuarekin, hiriarekin eta hango jendearekin.

Zergatik aukeratu zenuen Europako Boluntario Zerbitzua?

Ekainean bukatu nituen ikasketak, atzerrian. Esperientzia ikaragarria izan zen, eta jarraipena eman nahi nion. Hainbat aukera aztertu nituen: beste beka batzuekin atzerrian jarraitu, lan egitera joan… Baina benetan nahi nuena jendeari laguntzea zen, nire prestakuntza gizarte alorrean kokatzen baita. Eta pentsatu nuen Europako Boluntario Zerbitzua (EBZ) eta zehazki proiektu hau, bat zetozela nahi nuenarekin: atzerrira joan, beste hizkuntza bat ikasi, nire eremu profesionalean jarrai tu eta, jakina, ¡¡lagundu!! Nire bidalketa elkartera, Inter Europa Euskadi elkartera, Hacesfalta.org web gunearen bitartez heldu nintzen. Aspalditik sartzen naiz bertan eta eskaintzen dituzten proiektuak begiratzen ibiltzen naiz. Horietako batean, hauxe zen bidalketa elkartea eta neure buruari esan nion: “Zergatik ez?”.

Sara Rey_02Zertan datza zure proiektua?

Nire proiektua, teorian, zati bitan banatuta egoan: batetik, adimen urriko pertsonen alde lan egiten duen Sunce elkartean eta, bestetik, Abrasevic gazte zentroan. Hona heldu ginenean konturatu ginen gazte zentroko arduradunek ez zutela nahi boluntariorik, baina bai noizbehinkako kolaborazioa.

Zelakoa da Mostar?

Mostarrek 100.000 biztanle ditu, baina hona heldu nintzenean askoz txikiagoa zela iruditu zitzaidan. Alde Zahar oso polita dauka (txikia baina xarmanta), zubi zoragarri bat eta turkesa koloreko ibai bat, primerakoa. Momentuz eguraldi bikaina daukagu, eguzki asko. Zuhaitzak beraien hostoak galtzen hasi dira, eta horrek itsura oso polita ematen die. Urte osoan hemen egon diren beste boluntarioek diote urtaroen aldaketa itzela dela hemen. Ikusi beharko da!

Sara Rey_03Hiria zati bitan banatuta dago (2004. urtera arte suntsituta egon zen), alde bat bosnioa eta musulmana eta, beste bat, kroata eta katolikoa. Horregatik, ia-ia hiri desberdin bi direla ematen du. Alde batetik bestera dagoen aldaketa harrigarria da, txanpon desberdinekin ere ordaindu dezakezu. Eta hizkuntza, antzekoa izan arren, desberdina da. Ederra da meskitako deia urruneko kanpaien hotsekin nahastuta entzutea… Sekulakoa! (zein bukolikoa geratu zaidan).

Balkanen bihotzean, Mostar oso ondo komunikatuta dago (hori bai, errepideak ez dira batere onak…). Zuzeneko autobusak daude Europako hiriburu pila batetara. Birritan egon gara jada Kroazian.

Eta zelakoa da Bosnia Herzegovinako jendea?

Jendea oso abegitsua da, bai elkartean, zein etxean, dendetan… Oso ondo. Askok hitz egiten dute ingelesez, eta horrek hasieran asko errazten dizkizu gauzak. Hiriko mutil asko ere ezagutu ditugu, eta oso majoak dira haiek ere. Nazioarteko jende asko dago hemen. Europako beste boluntario asko ere badaude. Primeran!

Zelan moldatzen zara hizkuntzarekin?

Sara Rey_04Ba, hemen esaten duten bezala: “Polaco”. Hau da, astiro. Bosnio-serbio-kroatera irakasten digun irakasle bat daukagu, hemen hizkuntza bakar bat dagoela esatea Euskadin gazteleraz bakarrik hitz egiten dela esatea bezala delako. Beraz, nahastuta eta buruan korapilo piloa. Gauzen izenak idatzita dituzten notaz beteta daukagu etxea eta beti gabiltza esaldi berdinak errepikatzen, jakina. Egia esateko, oraindik hilabete bakarrik daramagu hemen eta hirira egokitu eta txangoren bat egin ondoren… Aste honetan gure behin betikoa izango den etxera joango gara, hiriaren kanpoaldean dago (orain arte erdigunean egon gara bizitzen). Beraz, ikasteko asti askorik gabe. Baina hori ere etorriko da! Akatsik gabe deklinatzen bukatuko dugu, seguru! Eta momentuz, ingelesez. Egunero hobetzen. Baina hemengo hizkuntza azkar ikasi nahi dut, gure elkarteko erabiltzaileekin ezinbestekoa delako!

Mostar (wikipedia)