Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzarako Europako Agentziaren (ERYICA) ekimenez, gaur, apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzen daGazte Informazioaren zerbitzuak Europa osoan ezagutzera emateko asmoz.

Gaur bezalako egun batean, garrantzitsua da Gazte Informazioaren Europako Gutuna (pdf, 25 Kb) gogoratzea. Bratislavan (Eslovakiako Errepublikan) onartu zen gutun hau 2204ko azaroaren 19an.

Besteak beste, gutun honek gazte-informazioaren oinarrizko lan-ildoak finkatzen ditu. Hola, gazte informazioko gune eta zerbitzuak gazte guztientzat egongo dira zabalik salbuespenik gabe, gazteen arteko berdintasuna sustatuko dute informazioa eskuratzeari begira, sarbidea erosoa izan behar dute, doakoak izango dira, eta ematen den informazioa eguneratua, osoa, zehatza, erabilgarria eta erabilerraza izango da.

Ekimen batzuk

Hainbat udalerritan jardunaldi edo ekimen bereziak antolatu dituzte Gazte Informazioaren Europako Eguna dela eta. Adibidez, Donostian, Udalaren Gazte Informaziorako Zerbitzuak jardunaldi berezia antolatu du eskaintzen dituzten produktuak, programak eta zerbitzuak hedatzeko asmoz.

Era berean, Arrigorriagan, etxebizitzari buruzko hitzaldia antolatu dute, gai hau baita gazteak gehien kezkatzen dituenetako bat. Hitzaldian, Iker San Roman, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak, Etxebide zerbitzuaren inguruan gazteei sortzen zaizkien zalantzak argituko ditu. Hitzaldi hau Abusuko zentro soziokulturalean egingo da, gaur, osteguna, arratsaldeko zazpietan hasita.

Eta Gueñesen, Iosu Elejalde bidaiariak, iraupeneko eskiari dagokionez munduko lasterketarik luzeena den “Border to Border”-en bizi izan duen abentura kontatuko du. Kultur Etxean izango da, 19:30tan.