Gorka Corresek intentsitate handiz jarraitzen du bizitzen Eslovakiako bere esperientzia. “Zaldiekin egiten dudan lanak sintonia onarekin jarraitzen du eta, egunetik egunera, gero eta esfortzu gutxiago suposatzen dit goizean goiz jaikitzea zalditegira joateko animaliak garbitzera eta jaten eta edaten ematera. Baina gazteluekin egiten nuen lana ez zetorkidan ondo eta zereginak aldatu ditut. Beraz, orain direla hilabete batzuk Ekoskanzengo aroztegian hasi nintzen lanean“.

Orain arte, Gorkak ez du inoiz zurarekin lanik egin. Horregatik, hasieran pixka bat kostatu zaio zeregin berri horretara egokitzea. “Nire lehengo lana baino gogorragoa dela esango nuke, baina hobeto datorkit nire ezaugarrietara eta proiektuarekiko nire ekarpenak hobeak izan daitezke“.

Ikasketa epe txiki bat burutu ondoren, egin ditu jada lehen piezak. “Nire lehen lana Gabonetako zuhaitz bat egitea izan zen. Abendu osoan kalean egon zen ikusgai. Oholtzar batean eredua sortu behar zen, moztu, leundu, margotu, berniza eman eta piezak kolokatu”.

Pazko-arrautzak“Aste Santurako tamaina diferenteko Pazko-arrautzak egiteko enkargua ere jaso nuen. Hauek egiteko prozedura zuhaitza egiteko jarraitutakoaren antzekoa da. Aldatzen den gauza bakarra zera da, arrautza bakoitzean marrazki txiki bat egin behar dela guztiak desberdinak izan daitezen, ezin dira bi berdinak egon“.

Bidaiak

Asteburuetan, beste hiri batzuk eta beste herrialde batzuk ezagutzeko aprobetxatzen du Gorkak. Besteak beste, Viena (Austria), Praga (Txekiar Errepublika), Krakovia (Polonia) eta Somosko, Hungariaren mugatik hur dagoen herri txiki bat.

Baina, lehenago egin zigun aurkezpenaren ostean, Eslovakia erakutsi nahi digu Gorkak pixka bat gehiago. “Hasteko, Kezmarok izeneko toki polit bat erakutsi nahi dizuet. Herrialdeko ekialdean dago, Tatras Mendietatik oso hurbil. Argazkietan ikus dezakezue gaztelu ikusgarri bat dagoela han eta baita hainbat eliza ere, eta batez ere kanpotik eta barrutik ikusteko modukoa den zurezko eliza“.

Zvolen gazteluaren argazkiak ere bidaltzen dizkizuet. Kalitate onekoak ez diren arren, uste dut polita dela. Herrialdearen erdigunean dago eta merezi du bisita egitea bere barnean dagoen kafetegi txiki eta atsegin batean te gozo bat hartzeko aukera dagoelako”.

“Aipatutako hauek tokirik ikusgarrienak direla uste dut, gainerako bidaiak Eslovakiatik kanpo egin ditudalako. Argazki gehiago eduki nahi nituzke, baina nire argazki kamara izorratu egin zait eta eginda nituen argazki asko galdu egin zaizkit. Tira ba, pena da, argazki politak zeuden eta”.

Gabonetako zuhaitza Kezmarok-eko gaztelua

Kezmarok-eko Udaletxea Kezmarok-eko eleiza

Kezmarok zurezko eliza Kezmarok-eko sinagoga

Zvolen-go gaztelua Zvolen-go gaztelua