Estreinatu berri dugun urteak, 2008ak, ilusio berriak, erronka berriak eta konpromiso berriak ekarri dizkigu. Eta kasu askotan, konpromiso berri horiek trukeetan, lankidetza egitasmoetan, boluntariotzat zerbitzuetan eta abar islatzen dira.

Begira ezazue, bestela, nolako trukea antolatu duen Leihotik At Mundua Ezagutuz elkarteak 2007ari bukaera emateko eta 2008a ondo hasteko. Italia eta Euskadiko gazte etorkin talde bat Plentzian (Bizkaia) elkartu zen abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean Europako kultura desberdinen inguruan duten ikuspuntua argazkien bitartez zabaltzeko asmoz.

Show me your photo_02Antolatzaileek adierazi digutenez, “Show me your photo izeneko proiektu hau 17-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da, komunitate eta testuinguru sozial desberdinetako gazteei hain zuzen ere. Argazkiak aukeratu ditugu errealitate desberdinak eta Europan ematen diren gertakariak erakusteko bide bezala. Immigrazioak garrantzi berezia izan du, gure gizartean gero eta oikoagoa delako fenomeno hau”.

Truke honetan parte hartu duten gazteek argazki kamera bat jaso zuten beraien ingurunearen irudiak atera dezaten (beraien lagunak, kaleak, jokoak eta jolasak, familia, janari tipikoak…). Ondoren, irudi horien bitartez esperientziak trukatu zituzten eta kultura arteko elkarrizketan sakondu zuten.

Show me your photo_03 Show me your photo_04

Show me your photo_05