Herrialde bat eta bere kultura ezagutzeko bide on bat bere ohitura, kiroletan eta gastronomian sakontzea da. Eta, hain zuzen ere, horixe bera izan da joan den uda honetan Euskadiko eta Finlandiako 25 gaztek egin dutena elkar hobeto ezagutzeko.

Zortzi egunetan, Gasteizko (Euskadi) 11 gaztek eta Lapinlahti-ko (Finlandia) 14-k elkarbizitzeko aukera izan dute Lapinlahti herrian, “Explorers to the world of art, food and sports” (Arte, janari eta kirol munduaren esploratzaileak) trukean parte hartuz.

Ekimen honekin herrialde bietako gazteen errealitatea ezagutzera eman nahi izan dute. Eta horretarako, beraien ohiturak, egiten dituzten kirolak eta janari tipikoak erabili dituzte. Ondorioz, Finlandiako taldeak bertako janari tradizionala prestatu zuen (arraina, txerriaren okela laban ogi beltzarekin, haragi bolak, patata-purea…), beisbol partidak antolatu zituzten eta Kalevala (Finlandiako poema epiko bat) antzeztu zuten. Eta, bestalde, Euskadiko gazteek patata-arrautzopil dastaketa (gaztarekin, piperrekin…) prestatu zuten, lokotx bilketa eta sokatira jokoak antolatu zituzten eta euskal dantzen erakustaldi bat ere egin zuten.