Joan den asteburuan, Plentzian (Bizkaia), IV. Europar Boluntario Ohien Topaketak egin zituzten. Ondoko argazkian ikus dezakezun bezala, hasiera ekitaldian Xabier Sanchez Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak ere parte hartu zuen, besteak beste.

Topaketan, azken urteetan Europako Boluntario Zerbitzuan parte hartu duten Estatu osoko 30 bat gazte bildu ziren, beraien esperientziak trukatu eta batez ere etorkizunari begira beraien arteko loturak sendotzeko asmoz.

Blog honetan hainbat boluntarioren esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu, baina gehienek, beraien proiektua bukatu ondoren ez dute boluntario bezala jarraitzeko aukerarik aurkitu. Ba, hori gertatu ez dadin, Europako ekintzetan boluntario ohien partaidetza bultzatu nahi dute eta helburu horrekin sortu dute Reve elkartea.

Elkarte honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, hauexek dira kontaktuak: 696 061 786 (Larraitz) edo 687 029 029 (Ibai).