Blog honetan ikusten ari zareten bezala, Gazteak Ekinean programa europarraren barruan burutzen diren gazteen trukeak gai oso desberdinetan oinarrituta egon daitezke: kultura, gizartea, kirola, ingurumena, gastronomia…

Eta, nola ez, antzerkiak ere badu bere tartetxoa egitasmo honetan. Gasteizko 14 eta 19 urte bitarteko hamar gaztek Perugian (Italia) burutu den truke batean hartu dute parte orain dela gutxi. Italia, Polonia eta Errumaniako beste gazte batzuekin elkarbizitzeko aukera izan dute, eta antzerkiaren bitartez Europa hobetako ezagutzen saiatu dira.

Bestalde, Bristol (Britainia Handia), Lapinlahti (Finlandia) y Perugiako (Italia) trukeetan parte hartu duten gazte gasteiztarrek argazki ikuskatze bat antolatu zuten joan zen urriaren 9an El Pilar Gizarte Etxean, gurasoei eta bertara hurreratu ziren guztiei ekimen hauen bitartez bizi izan dituzten esperientzien berri emateko.