Buelta gaitezen abuztura Time to make friends (Adiskideak egiteko ordua) izenburupean Wiesbaden-en (Alemania) gauzatu zen trukea gogoratzeko. Denetara, 28 gazte elkartu ziren Wiesbaden (Alemania), Paddock Wood (Erresuma Batua) eta Donostiatik (Euskadi) joandakoak.

Bederatzi egunez parte hartzaileek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten (esgrima, filipinar paloak, mosaikoak, perkusioa, afrikar sukaldaritza, antzerkia eta multimedia tailerrak) eta Rüdesheim, Kolonia eta Frankfurt hiriak ere bisitatu zituzten.

Guzti horren helburuak hauexek izan dira: gazteen artean kultura desberdinen arteko harremanak bultzatzea eta partaidetza, elkartasuna, kulturarekiko interesa, elkar ezagutza, herrien eta pertsonen hurbiltzea, errespetua, tolerantzia eta hezkuntza aisialdia sustatzea.