Azken aldian ikusten ari garen bezala, uda sasoi paregabea da gure inguruko elkarteek antolatzen dituzten truke interesgarrietan parte hartzeko. Eta hori hola dela erakusteko, hona hemen beste adibide bat: Istanbul (Turkia), Tartu (Estonia), Torino (Italia) eta Donostiako (Euskadi) 18 eta 30 urte bitarteko 31 gazte Tolosan eta Donostialdean elkartu ziren uztailaren 2tik 9ra “European Volunteers Intercultural Camp” izenburua zeraman trukean. KAEBNAI elkartea izan da antolatzailea.

Topaketa ingelesez burutu da eta partaideek irteerak eta jolas, kirol eta kultur ekintzak egin dituzte. Oraingoan, proiektuaren helburua kultura artekotasunean sakontzea eta aukera-berdintasuna eta bereizketarik eza sustatzea izan da.

KAEBNAI elkarteko arduradunek azaldu diguten bezala, “gazteek beste eremu batzuetatik etorritako pertsonekin elkarbizitzeko eta gizarte honetako sektore batek sufritzen duen gutxieneko eskubideen murrizketak suposatzen duenaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan dute. Eta horretarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta kultura arteko hezkuntzarako gune aktibo bat sortu dugu truke hontan”.

´╗┐