Orain aste batzuk Gueñesko (Euskadi) gazte talde batek Kilkenny-ra (Irlanda) egin zuen bidaiaren zehaztasunak ezagutzeko aukera izan genuen. Gueñesko udalak, Enkartur elkartearekin batera, antolatu zuen truke hori. Ba, orain, truke horren bigarren itzulia burutu dute, eta Irlandako gazteak izan dira Euskadira etorri direnak.

Topaketa hau ekainaren 23tik 30era egin da eta, guztira, 36 gaztek hartu dute parte (15 Kilkenny-koak eta 22 Gueñeskoak). Guztiek Gueñesko Santxosolo aterpetxean hartu zuten ostatu.

Aitatu dugun bezala, truke hau joan-etorriko proiektu baten bigarren atal bezala antolatu dute. Eta, oraingo honetan, aukeratu duten gaia herri-kirolak eta kultura izan da, hau da, herri-kirolak kultura ezagutzeko bide bezala. Hola, Euskadi eta Irlandako gazteek arraunean egin dute traineru batean eta baita txinga-eroate, zaku lasterketa, fardo-jasotzea eta beste herri-kirol batzuek ere. Osagarri bezala, toki interesgarriak ere bisitatu dituzte, besteak beste, Bilboko Guggenheim museoa, Enkarterrietako museoa, Avellanedako Batzar Etxea eta Gernikako Batzar Etxea.

Antolatzaileak oso pozik agertu dira topaketa honen garapenarekin: “Mugimendu handia izan du truke honek, ekintza asko antolatu ditugulako, eta nire ustez horrek talde bien arteko hurreratzea erraztu du. Aspertzeko denborarik ez dugu izan. Izan ere, oso dibertigarria izan da”.