Joan zen apirilean, 16 eta 22 urte bitarteko hamabi bilbotar gazte eta monitore bi Muhos (Finlandia) herrira joan ziren Bilbao Gazte Sareak antolatutako truke baten bitartez. Bederatzi egun igaro zituzten bertan eta ekintza piloa egin zituzten, batzuk naturarekin lotuta, beste batzuk artearekin, kulturarekin, demokrazia esku-hartzailearekin…

Bisitaldia oso interesgarria izan zen: eski, snowboard edo snowshoewalking bezalako elurretako kirolak egin zituzten Paljakkako eski estazioan, zaldiek tiratutako trineoetan ibili ziren, Rovaniemiko Ranua zoologikora joan ziren Finlandiako ekosistemako animaliak ikustera, Arktikumgo zientzien museoaz gozatu zuten, zirkulu artikoan Santa Claus bizi den herrian egon ziren, patinatu egin zuten, barbakoak, izotzezko eskulturak, tailerrak, futbolean jokatu zuten elur gainean…

Truke honekin parte hartzaileek Finlandiako kultura gertutik ezagutzeko aukera izan dute eta baita kultura, bizimodu eta pentsaera diferentea duten beste gazte batzuekin elkarbizitzeko modua. Esperientziak trukatzeko, Europar Batasuna hobeto ezagutzeko eta eskubide osoko europar herritarra izatearen esanahia ulertzeko ere balio izan du.

Itxarotekoa zen bezala, espedizio guztia oso pozik bueltatu da bizi izan duten esperientziarekin, eta errepikatzeko gogoarekin daude. Bidai hau Bilbo eta Muhosen arteko proiektuaren bigarren atala izan da, 2006ko uztailean finlandiar talde bat izan zelako Bizkaiko hiriburua bisitatu zuena.