Nazio desberdinetako gazteen arteko trukeak ekimen oso interesgarri eta aberasgarriak dira. Güeñesko Udalak, Enkartur elkartearekin batera, Euskadi eta Irlandako gazteen arteko trukea antolatu zuen martxoaren 31tik apirilaren 7ra, Europako Batasunaren Gazteak Ekinean programaren babesarekin. Ekimen honetan Güeñes, Alonsotegi eta Gordexolako 22 gaztek (13 mutil eta 9 neska) eta Irlandako Kilkenny hiriko 16 gaztek (8 neska eta 8 mutil) hartu dute parte. Guztiak 15 eta 16 urte bitartekoak.

Truke honen helburua zera izan zen: irlandarren kultura ezagutzen eman, harremanak estutu eta esperientziak konpartitu beste kultura bateko gazteekin tokiko sukaldaritza, irratigintza eta antzerki tailerren bitartez. Parte hartu duten gazteek esan digutenez, “hiriko toki esanguratsuenak ezagutu ditugu, baita Irlandako kirol tipikoena ere (Hurling-a), irlandar musika konpartitzeko aukera ere izan dugu eta gaeleraz hitz egiten duten herri bat ere bisitatu dugu. Hor konturatu gara gauza batzuetan antzekotasun handiak ditugula, gaelera beste hizkuntza ofiziala delako, nahiz eta ez dagoen hain barneratuta Euskadin dagoen bezala”.

Euskal espedizioak aurkitu zuen desberdintasun nabarienetako bat jatorduena izan zen. “Ez da erraza izan jateko orduetara egokitzea, baina hala ere azpimarratzekoa da guztiek nahi zutela denbora luzeagoz gelditu bertan, gauza gehiago ezagutzeko eta konpartitzeko”.

Ekimen honen antolatzaileak desiratzen daude trukearen bigarren zatia ospatzeko hemen Euskadin. “Gure ohiturak eta gure kultura erakutsi nahi dizkiegu Irlandako gazte hauei eta, horrela, beste kultura bateko gazteekin loturak estutzeko lanarekin jarraitu”.

Jarraian, Enkarterrietako eta Kilkenny-ko gazteek Irlandan egin duten trukearen argazki gehiago ikus ditzakezue.