Gazteen Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, euskal gazte ia-ia guztiak gustura edo oso gustura aurkitzen dira beraien famili egoerarekin (%97). Hamarretik bederatzik 30 urte bete dituzte ezkondu edo beraien bikotekidearekin elkarbizi gabe, eta gehienak familiarekin bizi dira (%84), nahiz eta gehiengoak gurasoen etxebizitzatik emantzipatzeko gogoa erakusten duen (%70).

Euskadiko gazteriak adin aurreratu bateraino gurasoen etxean jarraitzearen arrazoiak arlo ekonomikoarekin lotutakoak dira bereziki: gazteriaren lauren bat soilik bizi da bere edota bere bikotekidearen irabazietatik, eta %89 etxebizitzen salneurri altua aitatzen du emantzipatzeko oztopo nagusi bezala.